WAI2 Bertsio erabilerraza
   TOKIA: Euskara/ Eta gainera/ Topagune Berdea/ Sarrera
Udala
Alkatearen agurra
Udal antolamendua
Udal erabakiak, Aktak eta Deialdiak
Aurrekontuak
Udal aldizkaria
Lotura interesgarriak
Udal telefonoak
Udal Ordenantzak
Diru laguntzak
Lan eskaintza
Kontratatzailearen profila
Hirigintza: Inbertsioak, Obrak
Enpresa BILAKETA
Hirigintza dokumentuak jendaurrean
Herria
Informazio Orokorra
Ibilbideak
Historia laburra
Auzoz auzo
Elkarteak
Hernaniko Kale Gida
Beste Gida eta Kale Izendegiak
Garraioak
Eustat Udal informazioa
Udal zerbitzuak
Osasun eta Gizarte Ongintzarako U.P.
Udal Kirol Patronatua
Euskara Zerbitzua
Biteri Kultur Etxea
"Hernani" Musika Eskola
Liburutegia
Euskaltegia
Artxiboa
Gaztetxokoa
Kontsumo Bulegoa (KIUB)
LANBIDE-Enplegatzea
Berdintasun saila
Immigrazioa eta Lankidetza
Bake Epaitegia
Atez ate

 SARRERA

Ingurumenak kezkatzen gaituelako
Pixkanaka jabetzen ari gara. Jabetzen ari gara gure garapena ingurumenaren kaltetan egiten ari garela. Ingurura begiratzea besterik ez daukagu. Eta kezkatu egiten gaitu. Ondo bizi nahi dugu, ondo ingurumenarekin eta ondo gure artean.

Eta eragiteko tresnak behar ditugulako
Ingurumena kolpatuta, burumakur ikusteak mina eragiten digu, kezka eragiten digu eta ezintasuna ere bai. Izan ere, badirudi gauza batzuk aldatzeko ezer gutxi egin dezakegula, ez garela inor, boterea edota tresnak falta zaizkigula.
Topagune Berdeak ingurumenaren alde lan egiteko tresna izan nahi du, Hernaniren etorkizuna denon artean pentsatzeko eta erabakitzeko gunea, eta bokazio horrekin jaio da.

Hernaniren etorkizuna guk erabaki nahi dugulako
Nola konpondu behar dugu hondakinen kontua? Kontsumo ohiturak aldatu behar al ditugu? Nola kudeatu nahi ditugu gure hondakinak?

Hernaniko lurzorua nola antolatu nahi dugu? Espazio libre eta publikoak nahi al ditugu? Gune berdeak babestu behar al ditugu?

Nolako kaleak nahi ditugu? Zein leku izan behar du trafikoak, orain arte bezala herriko protagonista izan behar al du? Zein garraio mota bultzatu behar dugu? Autoa? Autobusa? Bizikleta? Tranbia? Oinezkoen bideak? Zer aldatu behar genuke? Nola?

Ingurumenak eta gure bizi-kalitateak kezkatzen gaitu eta guk badugu zer eginik, gure jarrera garrantzitsua da. Horregatik, lanerako tresna hau sortu dugu: Topagune Berdea, gai honekin kezkatuta dauden herritarrek eragiteko tresna bat izan dezaten.

Uste dugu herritarrok erabaki behar dugula nolako herria izan nahi dugun. Kezkatzen gaitu gure herriak, maite dugu gure herria, eta uste dugu badagoela zer hobetua.

Parte hartu nahi dugulako
Topagune Berdean erronka honi helduko diogu. Topagunea berdea da ingurumenaren defentsan lan egin nahi duelako, eta topagunea da bertan parte hartu nahi duten herritarrak bilduko direlako bertan. Herritarren parte-hartzea du ardatz eta gaiak lantzerakoan denon parte-hartzea bultzatzeko teknikak erabiliko ditugu. Pentsatu, mugitu, bizi eta taldean hausnartzeko gunea izango da.

Arrazoiak badaude nahi adina. Gogoa ere baldin baduzu, izena eman Topagune Berdean.

Izena eman, zergatik? Topagunearen metodologia eta dinamika antolatzeko jakin beharra daukagu zenbat bilduko garen gutxi gorabehera, baita zein hizkuntzatan prestatu behar dugun ere (euskaraz ulertzen ez duen jendeak parte hartzen badu, saioa jarraitu ahal izateko baliabideak eskainiko dizkiogu). Ez da inolako kontrolik edo bestelako erabilerarik egingo datu hauekin.

Topagune Berdea jaio berria da eta jaioberri guztiek bezala oraindik zehazteko dago zer izango den heldutan. Prozesuaren hasiera marraztu dugu baina jarraipena irekia dago, Topagune Berdeko partaideek erabakiko dute bere etorkizuna.


Parte hartzeko, izena eman:

► udaletxeko harreran
► 943.575.431
► Egin klik hemen izena emateko


 

Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Castellano 
Euskara 
Eta gainera
IDEIA LEHIAKETA: Hernaniko Kultur Gune berria
Topagune Berdea
2010 Txotx denboraldia
Tokiko Agenda21
Zer egin?
Zerbitzu Telematikoak
Ingurumena
Besteak
Jabeen komunitateetan obrak egiten direnean
San Joan jaietako Koordinazio Batzordea
Hernaniko Udal Logoa, hizkimota, etab
Udal Tramiteak
Ordutegiak
ATEZ ATE: gertakizunak, bilketak
Kexak, iradokizunak
GARBITASUNA kexak, iradokizunak
Ura-estolderiaren errezibo kontsulta
Eskabidea egiteko inprimakia
Karguak kentzeko inprimakia
Biztanleen Udal Errolda
KIUB -Kontsultak-
ONURA FISKALEN eskaera orria
Foroak
Foroak erabiltzeko arauak
FOROA: Gune orokorra
FOROA: Trafikoa
 Hasiera  Kontaktua   Orria gomendatu  Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
WAI-A  WCAG 1.0